ERREAK, ZAURIAK ETA AZALEKO ARAZOAK SENDATZEKO HAIN PREZIATUA DEN “SAUKU UKENDUA” NOLA EGITEN DEN ERAKATSIKO DIGU JOSU TELLETXEAK

Apario Euskaraz Taldeak eta Usansoloko Ludotekak antolatuta,  erreak, zauriak eta azaleko arazoak sendatzeko hain preziatua den “sauku ukendua” nola egiten den erakatsiko digu Josu Telletxeak. Beraz, interesatu guztientzat egiten dugu gonbitea, bertora, Usansoloko Ludotekara, ostiral honetan, azaldu daitezan.

Jakin gura duzuenok zein den sauku zuhaixka eta gure inguruan non aurki dezakegun,  ludotekatik atarako gara etziko arratsaldean, ukendua egiteko beharrezkoa dugun sauku adarren bilketan.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu