JOLASAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUZ KALEAK OKUPATU DITUGU!!!

“Debekatuta jolastea” debekatuta

Askotan gure herri eta hiriko enparantza eta hainbat tokietako hormetan “debekatuta jolastea” kartela topatu izan dugu. Gune publikoekiko errespetua eta bertan bizi garenon arteko ebizikidetasuna ulertu arren, kalean jolastea errebindikatu nahi dugu, hare gehiago bizi dugun garaia kontuan izanda. Jolasa da gizarteratzen laguntzen dituena, mugitzen dituena, nekatzen dituena, haien sormena garatzen duena, haien integrazioaren erruduna, nagusiekin harremanak ezartzen dituena, ume bezala jokatzea ahalbidetzen diena…

Hori dela eta,  Amets Arzallus bertsolariak Bilboko horma baten “Debekatuta jolastea” irakurri ostean idatzitakoa geure egiten dugu eta bideo honetan, https://youtu.be/RS6AtP51tLE, Puzik Haur Eskolako umeekin kantatzen duela.

Jolastea da…           

Jolastea da eskutik helduKalean jolastea.
ta hankak paseatzea,
jolastea da pareta hizkitan
irakurtzen saiatzea,
jolastea da ziba askatu
ta zeba ahoskatzea…
Noren ideia izan da ama
jolasa debekatzea?

II
Jolastea da zilipurdika
lurrak kordea galtzea,
jolastea da adar batetik
hankak zintzilikatzea,
jolastea da pixerreketan
parkeak nabigatzea…
Ta kremaillera trabatu bat da
jolasa debekatzea.

III
Jolastea da denbora-pasa
ordularia galtzea,
jolastea da enbor batean
zirkuluak kontatzea,
jolastea da kabira igo
eta kuku kantatzea…
Ta masailean hatz marka bat da
jolasa debekatzea.

IV
Jolastea da oherakoan
ilargia itzaltzea,
jolastea da pijama jantzi
ta ametsak esnatzea,
jolastea da kontrabentanan
opari bat zabaltzea,
ta egunsenti lapurtu bat da
jolasa debekatzea.

V
Jolastea da kulunpioa,
jolastea ohatzea,
jolastea da olatutxoa,
jolastea baratzea,
jolastea da umetokia,
jolastea da etxea…
Adin txikiko kartzela bat da
jolasa debekatzea.

VI
Jolastea da zuhaitz atzean
mundutik ezkutatzea,
jolastea da zapiarekin
betiko eskapatzea…
Eta orduan zer da benetan
jolasa debekatzea?
Zebra bidean agurrik gabe
haur bat abandonatzea.

Bersoak: Amets Arzallus

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu