Usansoloko ludotekak lekukoa hartuko du Korrika 20an

Ostegun ostiral bitarteko gauean, gauerdiko kanpai hotsekin batera, Korrika Usansolon sartuko da. Urtero bezalaxe, gure ludoteka Usansoloko kaleetan zehar lekukoa eskuz esku eramateko prest dagoen pertsona talde baten parte da. Obaba Haur Eskolarekin batera lekukoa Laminarrieta zubian hartuko du eta Meatzetako bidegurutzeraino eraman. Distantzian ibilbide laburra bada ere, 20. edizio honi bultzada emateko gure jarduerek lehenago abiatu ziren, otsailaren 10ean hain zuzen, aurkezpena egin genuen egunean.

Aurtengo Korrika 20 abestiak dion bezalaxe, otsailaren 10etik malabaristak, akrobatak, trapezistak, ilusionistak, pailazoak, ekilibristak… izan gara. Malabare pilotak, pailazo kapelak eta sudurrak egin ditugu, hormairudiak margoztu ditugu, plater txinatarrekin, trikimakoekin, diaboloekin eta monozikloekin, besteak beste,  jolastu gara Korrika geure herrira bera den moduan helarazteko, hau da, festa erraldoia eta euskararekin bat egiteko gonbitea

           TIPI-TAPA, TIPI -TAPA, KORRIKA!
           BADATOR, BADATOR USANSOLORA!

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu